Duo? doc

Mixel ETXEKOPAR
Gotaine Irabarnen sortu, Gotaine Irabarnen bizi, Gotaine Irabarneko Goi mailako musika kontserbatorioan ebilia, txoriak erakasle.
Xiberoako mendietan artzain eta ardien Master Class batzu egina
30 000 urte hontan xirulan jarraitzen, Izturitzeko xirula lekuko
Zaharraren berritasuna bilatzen, berriaren betikotasuna edireiten
XIRU jaialdiaren sortzaile
Xiberoan bizizale
Euskal hitzen xahakotik edale
Matalazi arrapostu emaile:
 
"DOLÜ GABE DOLÜ GABE
 BIZI NIZ
 HILTZEA XIBEROARENTAKO
 OHILTZEN BEITÜT
 SEGÜRRA SEGÜRRA
 AZKORRIAN
 JEIKIRIK DIRA
 EGIAZKO XIBEROTARRAK
 EGIAZKO EÜSKALDÜNAK
 BESTEEN ARTEAN BIZITZEKO"
 
PIERRE VISSLER  
Pierre Vissler, irratiarentzat soinuak sortzen eta antolatzen hasi zen,  hitzak eta hitzen musika erabiliz. Orain, antzeztoki baten gainean, isisila, sudur gorri baten gibelean gordetzen da.
Garazi Sound System taldean, bere soinuak musikari eta kantarien musikarekin nahasten zituen. Baita ere testu, musika eta dantza nahasten dituzten ikusgarri batzuetan parte hartu du. Xiberurat etorri denetik, kulturaren ekartzearen garrantzitsuaz ohartu da.
Dibertimendua ez duenez gustuko, klownaren bidez adieraztea hautatu du, bere buruaz ez da trufatzen baina ikusleei bere ahulezietaz gozatzea proposatzen die.

Aucun commentaire: